Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, 1962) Filosofiako irakaslea EHUn. Besteak beste, filosofiako liburu hauek argitaratu ditu: Zientziaren argi-itzalak (UEU, 2017), Gogoeta-bide irekiak (EHU, 2019), Gaueko eztabaidak (Erein, 2022), edota Bidez bide hausnarrean (UEU & EHU, 2023). Bi fikzio-liburu ere argitaratu ditu: Istripuak (Alberdania, 2008) eta Irlak eta beste kontakizun batzuk (Erein, 2015).