«2001eko igande anonimoa. Amaitzear da mundu analogikoa. Galdua du borroka. Gazteetako batek dantzan jarraitzen du, Imanol Salvador Ima Intermusicek gau horretan Pagoa klubean jarri duen azken diskoa gogoan. Ezin kabiturik. Zoroen pare egiten du dantza. Lehen orduko eguzki izpiekin batera mugitzen du gorputza. Arritmikoki. Gazteak oraindik ez daki Richie Hawtinen Minus-Orange1 dela, burmuineko arrakaletan gora, barrenak aldrebestu dizkion kanta».
Liburu honek 14 protagonistaren testigantzak biltzen ditu. Musika elektroniko bazterreko eta autentikoenak gure herrian zer bide egin zuen ulertu edo ezagutu nahi duenarentzat, ezinbestekoa.
-Soziologia eta Zientzia Politikoak. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
-Euskal Filologia. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
Aurretik Hustu artekoak (2022) liburua argitaratu du.
Orain, 2024an, Euskal Herria underground liburua argitaratu berri du.
Bewertungen
0 Bewertungen
Es wurden noch keine Bewertungen abgegeben. Schreiben Sie die erste Bewertung zu "Euskal Herria underground" und helfen Sie damit anderen bei der Kaufentscheidung.